Lasierra
TXIKIA DENAREN HANDITASUNA

Lasierra herri txikia da, bertako biztanleek hazten duten zerealaren ale bat bezain txikia. Eta, hala ere, lorpen handiak egin dituzte, belaunaldiz belaunaldi, landa-ingurunean kalitatezko bizitza eduki ahal izateko. Zer ote du Arabako Erriberagoitia udalerriko herri honek, bertako biztanleek ezergatik aldatu nahi ez izateko? Animatzen zara ezagutzera?

Ibilbide bat egingo dugu Lasierran bizi diren eta bizi izan diren pertsonek egiten duten auzolanean barrena, eta guztion onerako elkartzen garenean lor daitekeen guztia ikusi ahal izango duzu. Arabako babarrun pintoa kalitatearen eusko labela duen produktu bihurtu duen prozesua horren adibide on bat da. Azpimarratzekoa da, halaber, herri horretan sortu dela Euskadiko lehen energia-komunitate jasangarria, eguzki-panelekin sortutako elektrizitatea ekoizten eta autokontsumitzen duena.

Ibilbide honetan arreta jarriko diegu naturak oparitzen dizkigun soinu eta irudi guztiei. Txoriak ikusi eta entzungo dituzu, basoan bizi diren beste animalia batzuen aztarnak bilatuko ditugu, fruitu eta landare basatiak ezagutu, ukitu, usaindu eta dastatu ahal izango dituzu, eta aire zabaleko arte eta bitxikieria galeria bat bisitatu ahal izango duzu.

Ni neu, Vanessa Sánchez, izango nauzu gida eta interprete. Bidea irekiko dizut Lasierra eta bere hurbileko ingurunea ezagut ditzazun, jolasteko eta herrixkak dituen proiektuetan ideiak emateko aukera izan dezazun.

Ibilbidean zehar, baliteke Lasierran bizi diren hamabi pertsonetako batekin gurutzatzea. Batzuek nekazaritzan dihardute; beste batzuek arte sorkuntzan, turismoan, irakaskuntzan, ingeniaritzan edo Añanako gatz ospetsuan. Izan ere, gaur egun, landa-eremua nekazaritza eta abeltzaintza baino askoz gehiago da.

Lasierra Gesaltza Añanatik 12 kilometrora dago.

Landa eremuko profesionalak sakon ezagutzeko interesa baduzu, nik beste irteera bat antolatuko dizut pertsona horiek beren lantokian bertan bisitatzeko aukera izan dezazun. Harrituko zaitu Erriberagoitian eta haren eskualdean, Añanako kuadrillan, dagoen aniztasun profesional guztia ikusteak.

INFORMAZIO PRAKTIKOA

Non hasten da Lasierrako aparkalekua, Araba
Iraupena Ordu 1 eta 30 min
Distantzia Kilometro 1
Zailtasun maila Erraza
Nori zuzenduta Adin guztietarako
Gomendioak Oinetako erosoak
Hizkuntza Gaztelania, euskara, frantsesa, ingelesa
TALDEENTZAKO PREZIOA (gehienez 10 lagun) 250 € (ibilbidea + mokadua)
Erriberagoitia, ezezagun handia
PARTAIDETZAZKO BISITA: UKITU, USAINDU, DASTATU ETA JOLASTU AHAL IZANGO DUZU
Javier
ESPERIENTZIA HONEN ONDOREN, BERRIRO SINETSI DUT PERTSONEN AHALMENEAN!
Susana
HARRIGARRIA DA HERRI HAIN TXIKI BATEK HAINBESTERAKO EMAN DEZAKEELA IKUSTEA
Ainhoa
HARPIDETU GURE BERRIETARA

Babesleak

Reservar