KAIXO!
Euskadiko kazetari bat naiz, arima bidaiazalea duena. Mundua sakonki esploratzea gustatzen zait eta, hori bezainbeste, nire lurra ezagutzea.
Parisen eta Pekinen berriemaile gisa, eta mundu osoan zehar kazetari gisa egin dudan lanari esker, gure planetako leku asko ezagutzeko aukera izan dut.
16 urterekin hasi nintzen mundura zabaltzen, ikasle-trukean Estatu Batuetara ikasle gisa joan nintzenean. Dodge Cityn (Kansas) eman nuen urtean institutuan graduatu nintzen, eta mugarri bat izan zen nire bizitzan. Amari eta aitari, Josefinari eta Gustavori, betiereko esker ona diet hegoak zabaltzen lagundu zidatelako.
Bidaiatzen ari naizenean —dela lanagatik, dela plazeragatik—, benetako esperientziak bizitzea gustatzen zait. Benetakoa, horixe da, hain zuzen ere, nire Euskal Herrian barrenako walkekin eskaini nahi dizudana.