Idoia Zabaleta

Koreografoa
Biologia Fakultatean ekosistemetan eta populazioen dinamikan espezializatu zen. Dantza berria eta inprobisazioa ikasi zituen laurogeita hamarreko hamarkadan.

Mal Pelo konpainiarekin lan egin zuen 1995 eta 1999 bitartean. 2000. urteaz geroztik, bere lana sortu du, eta elkarlanean jardun du beste artista eta ikertzaile batzuekin. Bere lana nazioarteko jaialdi eta topaketetan egon da ikusgai. Eskolak ematen ditu hainbat master eta graduondoko ikastarotan.

Zuzeneko arteen programetan komisario gisa jardun du, hala nola Lanbroa (2011-2013) eta Proklama (2015-2019) programetan. Horrez gain, “Eskutik Hitza” laborategi zikloa antolatu du, zeinetan idazmena arakatzen baitute koreografia gisa, eta baita “Martxaundi” ibilaldi sorta ere, zeinetan oinez ibiltzea arakatzen baitute pentsamendu praktika gisa. Sormen artistikoko eta kultur kudeaketako prozesuetan —“pica” eta Lab-a, hurrenez hurren— irudimen kolektiboko programa koordinatzen du, eta lagundu egiten du hainbat artista gazteren prozesuetan. Besteak beste, ADDE Elkartean eta Karraskan Euskadiko sormen esperientzi sarean parte hartzen du.

Horretaz gain, “Zirriborroak eta gero” proiektuaren argitalpen-taldeko kidea da, zeinaren bitartez lurraldean kokatutako herritarren alternatibetatik abiatutako fabulen bilduma bat egin zuten, eta Claudia Dias koreografo portugaldarrarekin elkarlanean dihardu “Quinta feira – Osteguna” ikuskizunean.

2008az geroztik, Juan Gonzálezekin batera eraiki zuen AZALA sorkuntza eta egonaldi artistikoetarako gunea kudeatzen du bizi den herrian bertan. 2017an, Azalak Gure Artea saria jaso zuen Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Sari horren bitartez sorkuntza gune gisa duen ibilbidea aitortu zuten, eta baita Euskal Herriko arte eszeniko eta bisualen testuinguruan egindako lana ere.
www.azala.eus

Babesleak

Reservar